Aurkezpena

Tamayo inprimategia diseinu eta inpresio zerbitzu pertsonalizatuena eskaintzean oinarritzen da. Konfiantzako zerbitzu batean, hain zuzen ere.

Donostian, 1914 urtean Tomas Tamayo Berroetak TAMAYO ireki zuen, bertan kontabilitate liburuak egiten zirelarik.

Mende bat beranduago bere bilobak, Arturo Tamayo Aranak, bere familiaren tradizioarekin jarraitu zuen.

Zerbitzu integral bat eskaintzen saiatzen gara, orotariko kalitatezko material eta lehengaiak eskaintzetik, diseinu, inpresio eta aholkularitza zerbitzuak pertsonalizatuenak ematera. Era berean, produktu eta zerbitzu eskaintza oso zabala dugu, hala nola: katalogoak, paperak, kartoi meheak, gutunazalak, papergintza korporatiboa, promoziorako materialak, ...

Azken finean, gure helburua, bezeroen behar espezifikoei erantzutea da, momentuan momentuko produktu eta zerbitzuak eskainiaz, era pertsonalizatuenean eta guztizko konfiantza bermatuz.

Zerbitzuak

  • Diseinua; irudi korporatiboa, maketazioa, ilustrazioak, publizitatea, etab.
  • Liburu, aldizkari, katalogo,... argitalpena
  • Orriak, fakturak, gutunazalak, karpetak, orri-bereizleak, txartelak, ...
  • Gonbidapenak; ezkontzak, jaiotzak, lehen jaunartzea, heriotzak, ......
  • Mota guztietako akaberak: plegatuak, trokelatuak, plastifikatuak, ...

Adibide atalean guk egindako zenbait lan ikus daitezke. Konfidentzialtasunagatik ez ditugu gure bezero guztien lanak erakutsi.